Fandoms
Recent works
-
Tags
Summary
“Ordezkari buruak bere presentziarekin ohoratuko al du zelaia gaurko partidan?” Malfoyren ahots leun eta erritmikoaren tinbreak Hermionen bizkarrezurra zeharkatu zuen.
Begiak bere magalean zeukan liburuan josita mantendu zituen. “Askotan azaldu dudan bezala, Quidditcha gorroto dut. Euritan jesartzea jendea erratzetan bueltak ematen ikusten, haien bizitzak arriskuan jartzen soilik partidaren mesederako, ez da inolaz ere atsegina.”
Etenaldi bat egon zen eta begirada igo zuenean Malfoyren begiak topatu zituen, bere Quidditch-uniformearekin jantzita, larru ilunezko zango-babesen lokarriak kontu handiz tenkatzen.
